Bitxikeriak

Bitxikeriak

Hamar edo hamaika urteko haurrekin historia, letra larriz, lantzea idorregia eta abstraktuegia

izango litzatekeela irudi lezake. Baina dena aldatzen da bere herriaren historia denean. Are

gehiago gertakari, leku eta pertsonaiei dagokienez, hain istorio mamitsua eta liluragarria

duen herria denean. Lantziegoko eskola publikoko ikasle talde honek erakutsi duen

interesak ez du mugarik izan. Izan ere, gaur egun ere galderak egiten edo datuak

egiaztatzen jarraitzen dute. Pasioz lan egin dute aplikazio hau zuri eskaintzeko, zuk

Lantziegoko aberastasun historiko guztia ezagutzeko. Haientzat esperientzia gogoangarria

izan da, urte askoan gogoratuko dutena. Azken finean, gure herriaren historia gure historia

ere bada.

 

Mikel Fernández Sánchez

Ixaro Ugarte Jauregi

© Copyright 2024 Ayuntamiento de Lanciego. Todos los derechos reservados. | Diseñado por Code Sistemas