Pertsonaia historikoak

Pertsonaia historikoak

Sebastián Iradier 1809 - 1865

Konpositorea eta musikaria zen. Bere konpositore ibilbidean sortutako obrarik

handiena “La Paloma” izan zen, munduan hizkuntza gehienetara itzuli den kanta.

Txiki txikitatik oso musikari trebea izan zen. Munduan “El Dandi Vasco” deitzen

zioten. Munduko herrialde askotan ibili zen lanean musikari gisa. Azkenean,

Gasteizera bueltatu eta bertan hil zen 1865ean.

Image

Lorenzo Fernández de Viana 1866- 1929

Oso eskultore famatua izan zen. Vitoria-Gasteizko Lanbide eta Arte Eskolan

ikasi zuen. Bere obra garrantzitsuenak hauek izan ziren: Panteón de la familia

Zulueta (1904),Busto del obispo Fernández de Piérola (1904), San Prudencio

(1907), 1897an Estibalizko Ama Birjinaren irudi erromanikoa berreskuratu zuen.

Beste obra batzuk: Cristo Crucificado, Rey David, Profeta Job eta Abrahám (azken

hiru hauek Lantziegoko hilerrian daude).

Image

Luis De Aramayona 1895 - 1971

Musikari eta konpositore militarra izan zen. Lantziegok kale bat dauka bere

izenarekin. Musika ikasketak egin zituen Madrilen. Berak sortutako obren artean

“Comandante Farias” dago. Asian, Gironan, Andaluzian, Santoñan, Sizilian, Iruñean,

Donostian eta Burgosen banda musikalak gidatu ditu.

Eustaquio Álvarez De Eulate

Apaiz bat zen. Lantziegoko trujala berea zen eta Lantziegoko herriari eman

zion 1913an. Trujalaz gain lursail handi bat (orain “Huerto del Fraile deitzen duguna)

eta eraikin bat ere. Baldintza bezala zera jarri zuen: lursaila herri osoarentzat izan

behar zen eta eraikina ospitalea izan behar zen; honen izena “Hospital Nuestra

Señora del Campo de Lanciego”.

© Copyright 2024 Ayuntamiento de Lanciego. Todos los derechos reservados. | Diseñado por Code Sistemas